XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bazter guziak ezar ditzala buluzirik, larruturik, hormaturik, ereilea ez da lotsa, badaki primadera jinen dela.

Gure hilak lurrean sartu ondoan, guk ere senditzen dugu, hezurretan barna, neguaren farrasta samina: zer hutsa etxean, zer hutsa bihotzean!

Bainan jinen da primadera, horra zer daukun erakasten girixtino fedeak.

Primadera horren seinale bezala ez ote dira, hil-hobien gainean pausatzen ditugun loreak?

Omia-Saindu-kari, gure hil-harri hotzak baratze xoragarri bilakatzen dira.

Harriak lore: horra Omia-Sainduko mirakulua.

Horra, girixtinoen bihotzetan, esperantzaren mirakulua: harritik sortuko dela lorea, negutik primadera, heriotik bizia.

Esperantza badugu, ez baita guti.

AITOR GABE BARKA 7-XI-1974 Holakorik ba ote ditakenetz: zer, gu betidanik usatuak bekatu guzien xehe-xehea aitortzen kofesategian, eta zerbait gostarik, ez baita nehorentzat goxo bere hutsen gizon bati agertzea; eta horra nun Lurdeko beilan, urriaren 20-ean, jaun apezpikua bera buru, batere kofesiorik gabe, atsoluzione bat eman duten, briu-brau, han ziren guzier: hots, aitor gabe barka!

Zer dugu molde hau? Nehork ez dezan hala ez denik erran, ez eta deus jakin gabe mintza, (...).